top of page

Fanderiako Errota "berria"

October 23, 2017

|

Aitor SILVA

Hainbat kexa egon dira Fanderiako auzokideen artean

Pasa den larunbatean, Fanderiako (Errenteria herriko auzo bat) Errota birmodelatzeko obrak hasi ziren Errenteriako auzo txikian.

            Hala ere, honako obrak hasi ahal izateko, aurretik hainbat eta hainbat eginbehar ezberdin egin ziren: lehenik eta behin, 2015eko abenduan, Oiartzun Ibaiaren inguruko birmodelatzea onartu egin zen Errenteriako Udalean.

            Ondoren, ibaia inguratzen zuten ia zuhaitz exotiko guztiak bota egin zituzten ondoren obrako langileek lana erosoago egin ahal izateko. Fanderiako hainbat auzokidek kexak eraman zituzten Errenteriako Udalera, izan ere, argudiatu zuten auzoa askoz ere itsusiago ikusten zela.

            Azkenik, duela hiru egun obrak hasi dira eta auzokideek zerbait gehiago lasaitu dira, ikusten dutelako euren auzoa berriz ere polita ikusteko denbora gutxiago falta dela. Obraren amaiera? Asko jota 2019ko hasierarako. Obra honi esker, jatetxe-kafetegi bezala erabiltzen zen errota museoa bezala erabiliko da, Errenteriako edo edozein hiriko pertsonek ikusi ahal izateko Fanderia auzo txiki honen historia.

  Azken finean, obra hauek auzokideen ongizatea bultzatuko dute, eta Errenteriako auzoa oraindik ederrago ikusiko da.

Argazkiak: Aitor Silva

Informazio gehigarria:

 

-Errenteria.

-Oiartzun.

-Errota Taberna.

Fanderiako Errota "berria" - Aditu Hedabidea
00:00 / 00:00

Ordiziak guda irabazi zion Ereintzari

October 23, 2017

|

Aitor SILVA

Ereintza Beissier taldeak galdu egin zuen pasa den igandean Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak taldearen aurka gol bakar batengatik

Imanol Goikoetxearen mutilek denboraldiko bigarren porrota (hiru partida jokatu dira momentura arte) eraman dute etxera, berriz ere, gol bateko diferentzia eskas batengatik (33-32 irabazi zuen talde urdinak Errenteriako taldeari).

Hala ere, denboraldi hasiera honetan, sentsazioak ez dira batere txarrak izan Ereintzarentzat, izan ere, kontuan eduki behar da mailaz igo berri bat dela eta jada bere jokoa inposatzen dabilela eskubaloi-zelai ezberdinetan (galdutako bi partidak gol bakar batengatik galdu dituzte).

Hurrengo astean, oso aurkari gogorra izango dute aurrean: Urduliz Eskubaloia. Bizkaitarrek Ereintzak baino 2 puntu gehiago dituzte, eta beraz taulan zer edo zer gorago daude ipinita. Hala ere, errenteriakoak dena emango dute zelaian 2 puntuak etxean geratzeko, eta sentsazio on horiekin segitzeko.

Partida Galtzarabordako Polikiroldegian (Errenteria, Gipuzkoa) izango da hurrengo larunbatean arratsaldeko 17:30etan.

Informazio gehigarria:

-Ordizia Eskubaloi Taldea.

-Ereintza Eskubaloia.

Argazkien iturria: Ereintza eskubaloi taldea.

Ereintza - Aditu Hedabidea
00:00 / 00:00

Asier Illarramendi, iraileko MVP izendatu dute Realeko jarraitzaileek

October 17, 2017

|

Unai Valverde

Mutrikuarrak bere lehen MVP saria jaso du, onena izateagatik, zaleen ustez, iraileko hilabete gogorrean

 

Realak bigarren MVP saria eman dio Asier Illarramendi jokalariari klubeko zaleek webgune ofizialean bozkatu ondoren. Willian Josek abuztukoa irabazi zuen, baina oraingoan mutrikuarrak jaso du. Deportivo, Rosenborg, Real Madril, Valentzia, Levante eta Zeniten aurkako partidetan zehar onena edo erregularrena izan dela erabaki dute realzaleek interneten bidez.

 

            Erdilariak bere maila erakusten jarraitu du, nahiz eta taldeak, lau porrot jarraian jaso. Coruñan bi gol sartu zituen, eta norvegiarren aurka ezinbestekoa izan zen garaipena lortzeko. Gainera, lau porrotetan, ondo jokatu zuen partida guztietan. Osorik jokatu du liga oraingoz eta Europa Leaguen 106 minutu bi partidetan. Hori guztia dela eta, Julen Lopetegik, Espainiako selekzioaren entrenatzaileak, Israel eta Albaniaren aurkako partida ofizialetarako deitu egin zion, eta gainera, mutrikuarrak, partida osoa jokatu eta gola sartu zuen Israeldarren aurka, aste biribila osatuz.

 

            Betisen aurkako partidan ere bikain aritu zen Asier, baina neurketa hori, Alaves, Espanyol, Vardar eta Getaferen aurkakoekin batera, urriko MVPrako balioko du. Oraingoz, mutrikuarra, Willian Jose brasildarra, Oyarzabal, Xabi Prieto eta Juanmi buruan dira. Hurrengo irabazlea azaroaren hasieran argitaratuko du klubak.

 

Sari berria

 

MVP sariaren bigarren irabazlea da Asier. Realak, sari honen bidez, zaleen iritzia garrantzitsu bihurtu nahi du, eta baita, klubaren webgune ofiziala dinamizatu eta ezagutarazi nahi du, bozkatzen duten zaleen artean sariak zozketatuz. Klubak partida bakoitza bukatzean, hiru jokalari ematen ditu aukeran, botoen arabera, hiru, bi eta puntu bat ematen zaie, eta hilabetearen bukaeran, puntu gehien lortu dituenak irabazi egiten du. Berdinketa baldin badago, boto kopurua erabakikorra izango litzateke.

Informazio gehigarria:

 

MARCA Real Sociedad

Wikipedia

MARCA STATS

Illarraren lau argazkien iturria: Real Sociedad

 

Armarriaren argazkiaren iturria: Unai Valverde

Asier Illarramendi MPV - Aditu Hedabidea
00:00 / 00:00

Undabarrena operatu berri da eta 6 hilabete galduko ditu

October 17, 2017

|

Christian Vargas Couso

 

Argazkien egilea: Christian Vargas Couso

Gorlizko erdilariak eskuineko belauneko aurreko lotailu gurutzatua apurtu du. 2016ko otsailean, lesio bera sufritu zuen, baina momentu hartan ezkerreko belaunean izan zen

2017-2018 denboraldia zailtasunekin hasi da Bilbao Athletic taldearentzat. Ligan lortutako emaitzak ez dira lagungarriak izan osasunari dagozkion albiste txarrak ahazteko. 22 urteko futbolaria den Iker Undabarrenak lesio latza sufritu berri du Athleticek informatu duen bezala. Hau bere progresioa eta Athleticeko lehenengo taldean jokatzeko trantsizioa eten du.

Bizkaitarra Zigandaren gogoko jokalaria da, izan ere biak Bilbao Athleticen kointziditu zuten. Athleticeko entrenatzaileak UEFA Europa League txapelketaren lehenengo listan sartu zuen Undabarrena, minutuak eta esperientzia eskaintzeko asmoz. Gorlizko futbolaria filialaren kapitain bezala, urte garrantzitsu eta polit bat zuen bere aurrean, baina pasaden urtean gertatu zen gisan, Undabarrenak eten egin beharko du gehien gustatzen zaion kirola praktikatzeari.

 

Athletic Clubeko zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, Undabarrenari ebakuntza egin zaio eskuin hankako aurreko lotailuaren lesioa dela eta. Jokalari bizkaitarra sei hilabetez egongo da bajan eta errekuperazioa ondo badoa, udaberrian jokatu ahal izango du denboraldia bere taldekideekin amaitzeko, Athleticek jakinarazi duen egutegiaren arabera.

Gaizka Garitanoren taldearentzako oso jokalari garrantzitsua da Undabarrena, eta denboraldiko objektiboak eta ametsak bete ahal izateko, Gorlizko futbolariaren papera nagusia izan beharko da. Denborak eta bizkaitarraren prestakuntza fisikoak esango dute ea Iker Undabarrenak Athleticeko 1.taldearekin aukera bat izan dezakeen etorkizunean.

 

Informazioa sakontzeko hiperloturak:

 

-Athletic Clubeko web-gunea

-Mundo Deportivoko web-gunea

-Eurosporteko web-gunea

Undabarrenaren lesioa - Aditu Hedabidea
00:00 / 00:00

Sansek beste garaipen bat lortu du

Zubietan, Lealtad garaitu zuten 1-0, Gorostidiren golarekin 87. minutuan

October 9, 2017

Unai Valverde

Realaren bigarren taldeak bere laugarren garaipena lortu zuen larunbat arratsaldean Zubietan Lealtad talde asturiarraren aurka. Markagailua 1-0 izan zen eta talde kanpotarra hiru jokalari gutxiagorekin bukatu zuen partida. Gorostidi izan zen norgehiagokaren golegile bakarra, 87. minutuan, Realak bi jokalari gehiago zituenean. Garaipen honekin, txuriurdinak, play-off postuetara hurbiltzen dira, 13 punturekin.

 

               Partida bizia izan zen larunbatekoa, intentsitate handikoa, baina aukera gutxikoa. Asturiastik 15. postuan zetorren Lealtad taldeak argi zuen bere eginbeharra, presioa ondo landu eta atea babestu. Horrela, ia aukerarik gabe iritsi zen partida azkeneko hogei minutuetara. Capilla eta Merquelanz ziren aipagarrienak, behin eta berriz gola bilatzen saiatuz. Sansek bi partida zeramatzan golik sartu gabe eta nabaria zen.

 

               Imanol Alguacilen mutilek azkenean lortu zuten Lealtad talde asturiasarraren atea zulatzea, Gorostidi izan zen, buruz, 87. minutuan, partida bukatzear zegoenean. Momentu horretan, kanpotarrak, jadanik, bederatzi jokalari baino ez zituzten Carbonell eta Mauri kanporatuta izan zirelako. Golaren ondoren, Alexek bere taldea zortzi jokalarirekin utzi zuen, baina hala ere, azkeneko aukera bat bilatu zuten luzapenean korner baten bidez.

 

Bolada txarra moztu

 

Sansek lortu du azkenaldiko emaitza txarren bolada moztea garaipen honekin. Burgosen aurka galdu eta Caudalen etxean berdindu ondoren azkenean lortu dute Imanol Alguacilen mutilek garaipena. Azkena, Amorebietaren aurka izan zen Urritxen 2-3 markagailuarekin. Larunbateko hiru puntuekin, Reala zazpigarren sailkatu da, 13 punturekin, eta laugarren postua hiru puntutara edukiz. Beherapen postuak atzean utzi ditu Sansek, Osasuna B, 16. postuan doana, sei puntutara baitago.

Argazkiak: Real Sociedad eta Unai Valverde

Informazio gehigarria:

 

VAVEL

Wikipedia

Real Sociedad

Sanse Audioa - Aditu Hedabidea
00:00 / 00:00

Álex Mumbrú erretiratuko da 2017 / 2018 denboraldia amaitzerakoan

RETAbet Bilbao Basket taldearen aleroak 21 denboraldi eman ditu ACB ligan, eta aurten bere azkenengo partiduak jokatuko ditu

October 15, 2017

Christian Vargas

 Argazkien egilea: Christian Vargas Couso

 

Kataluniako jokalaria ikono eta eredu bat bihurtu da milaka gazteentzako. Espainiako ligan 21 denboraldi igaro eta gero, saskibaloiko bizitza profesionalari amaiera emango dio 2017 / 2018 denboraldian komunikatu batean eta Bilbao Basket taldearen kanalerako bideo batean adierazi duen moduan. Urte hauetan hiru talde ezberdinetan jokatu du: Joventut (1997 – 2002 eta 2004 – 2006), Real Madril (2002 – 2004 eta 2006 – 2009) eta Bilbao Basket (2009 – 2018). 

Guztira ACB ligan, 600 partida baino gehiago jokatzeko aukera izan du Mumbrúk, bai eta 7000 puntuko marka gainditzeko ere. 10.postuan dago ACBko saskiratzaile historikoen sailkapenean. Bere karrera profesional guztian zehar, 10,89 puntuko promedioa du ACBn (aurtengo denboraldiko partidak kontuan hartu gabe). Estatistika guztiak, ACBko web-gunean aurkitu daitezke.

Álex Mumbrú Europako saskibaloi liga garrantzitsuaren ikono eta mitoa bihurtu da. Taldekideak, entrenatzaileak, jarraitzaileak… errespetatzen dute Bilbao Basketeko kapitainaren ibilbidea. Hasi berri den denboraldia gozatzeko eta disfrutatzeko ilusioz sentitzen da Mumbrú, bere klubarentzako bideo batean adierazi duenez.

Bartzelonako jokalariaren ibilbidea ez da kluben munduan amaitzen. Errege Kopako,Euroligako eta EuroCupeko partida anitz jokatzeaz aparte, internazionala izan da Espainiako selekzio absolutuarekin. Urrezko domina lortu zuen 2006ko Japoniako Munduko Txapelketan bai eta 2009. urteko Poloniako Eurobasketean ere. Mumbrúren ibilbidea nahiko konpletoa izan da, horrenbestez 2017 / 2018 denboraldia oso berezia izango da saskibaloiko jarraitzaileentzat.

Informazioa sakontzeko hiperloturak:

 

-RETAbet Bilbao Basket taldearen web-gune ofiziala  

-As egunkariaren web-gunea

-FIBAko web-gunea

Artzabal Surf Taldearen VI. eguna - Aditu Hedabidae
00:00 / 00:00

Artzabal Surf Taldearen VI. surf eguna ospatu da Karraspio hondartzan

October 8, 2017

|

Unai ETXEBARRIA

Txapelketak amaitutakoan, musika kontzertuak egon dira Crianza Clearwine Revival eta The flipping Carlomagnoren eskutik

 

Lekeitio eta inguruko jendearen artean surf mugimendua handitzeko Artzabal Surf Taldeak antolatutako VI. Surf eguna ospatu zen atzo Mendexako Karraspiohondartzan. Bertan, txapelketak egiteaz gain, ikastaroak, janaria eta kontzertuak eskaini ziren jendearentzat.

 

Lehenengo orduetan, surf ikastaroak egin ziren. Ikastaroak dohainik izan ziren eta bertan adin guztietako jendeak parte hartu ahal izan zuen. Gainera, paddle surf modalitateko taulak ere eskaini zituzten olatu artean ibili nahi ez zutenentzat. Ikastaroak egin ahal izateko, Lekeitioko Dzingua Kirol Ekintzak material guztia (neoprenoak, taulak, txikotak...) eskaini zuen.

 

Ondoren, txapelketa ugari egin ziren. 12:30etan, Txiki-Surf txapelketa ospatu zen 12 urtetik beherako umeentzat. Bertan 7 partaide izan ziren eta txapelduna Oxel Oregi (Markina-Xemein) izan zen. Ordu horretan hartu zituzten olatuak oso ibilbide gutxikoak ziren; izan ere, marea oso behean zegoen. Geroago, bazkaldu ostean,  bodyboard txapelketa egin zen eta bertan 14 urteko Karmel Zubiur (Lekeitio) gazteak irabazi zuen urrezko domina. Azkenik, arratsaldeko 4etan eguneko azken txapelketa ospatu zen Surf Open kategoriari dagokiona. Bertan, Jerome Pavy (Capbreton) nagusitu zen old school estiloko surf taula handi batekin.

 

Musika eta janaria

Sari banaketa egin ondoren, musika kontzertuak izan ziren Crianza Clearwine Revival eta The flipping Carlomagno taldeen eskutik. Gainera egun osoan zehar txosna bat zabaldu zuen taldeak, non, janaria (txuletak, txorizoa...) eta edariak saltzen ziren.  

Informazio gehigarria:

 

Karraspioko olatuaren bideoa

Nola iritsi bertara

Karraspioko olatuaren ezaugarriak

Artzabal Surf Elkartea - Aditu Hedabidea
00:00 / 00:00

Bana amaitu da Lekeitio eta Otxarkoagaren arteko partida

Lidergotik 2 puntura daude orain kostaldekoak eta oraindik ez dute porrota ezagutu

        October 9, 2017

Unai Etxebarria

Lekeitioko futbol taldea bana geratu zen atzo Otxarkoagaren aurka, Larrotegi futbol zelaian. Bilbotarrak partidan aurreratu ziren, baina etxekoek aurkarien hutsegite bat aprobetxatu eta partida berdindu zuten.

 

           Lehen zatian, Lekeitio F.T. baloiaren jaun eta jabe izan zen. Hauen aukerak ezkerreko hegaletik etorri ziren batez ere. Argiena, Eneko Mendieta aurrelari gazteak izan zuen, non, atezaina driblatu ondoren baloia zutoinera bidali zuen. Atsedenaldian sartu baino lehen, beste aukera garbi bat izan zuten etxekoek. Korner bat laburrean atera ondoren, Endika Izak areara zentratu eta Ibai Mendibek  buruz eginiko errematea gutxigatik joan zen gora.

 

             Bigarren alderako, ordea, C.D. Otxarkoagako Asier Elorriaga entrenatzaileak bi aldaketa egin zituen eta baloiaren jabetza guztiz aldatu egin zen. Bilbotarrak lehenengo aukerak izan zituzten eta 62. minutuan lehenengo gola iritsi zen. Gontzal Arribas erdilariak Lekeitioko atezaina aurreratuta ikusi eta bere zelaitik txutatu zuen. Asier Alonsok justuan gelditu zuen, baina Ander Cantero aurrelariak aldaratutako baloia jaso eta gola sartu zuen. Golaren ondoren, ordea, etxekoak presioa aurrerago egiten hasi ziren eta 73. minutuan Otxarkoagaren hutsegite baten ondoren Xanti Zumaran erdilaria atezainaren aurrean gelditu eta gola sartu zuen. Azken 10 minutuetan ez zen ia aukerarik egon eta 1-1 amaitu zen norgehiagoka.

 

         Bizkaiko lehentasunezko mailako partida guztiak amaitu ondoren, Lekeitiok 2. postua okupatzen du 7 punturekin, liderretik (Trapagaran “A”) 2 puntutara. Hiru jornada jokatu ondoren, Lekeitio garaitu gabeko taldea da oraindik. Otxarkoaga, ordea,  7. lekuan  aurkitzen da 5 punturekin eta jaiste postuetatik 4 puntutara.

Informazio gehigarria:

Otxarkoagako Taldea

Otxarkoagako taldearen twitter-a

Lekeitioko partiden bideoak dituen Youtube kanala

Lekeitio F.T.-Otxarkoaga - Unai Etxebarria
00:00 / 00:00
bottom of page