top of page

Estresatuta bizi al gara?

October 12, 2017

|

Unai ETXEBARRIA

Gaur egun jendea estresatuta bizi dela argi dago: denbora guztia kexaka, alde batetik bestera korrika... Baina, zergatik bizi da jendea horrela? Batzuen ustez, egunean zehar betebehar gehiegi ditugu (hortzak garbitu, unibertsitateko autobusa hartu, ikasi, lanak egin, dutxa bat hartu, janaria prestatu...) eta horretarako denbora gehiago ez izateak estresa eragiten gaitu. Hauek diotenez, egunak hogeita lau ordu baino gehiago eduki beharko lukeen. Nik, ordea, uste dut, egunean zehar denbora soberan dugula gauza pila bat egiteko eta arazoa ez dagoela egunero bakoitzak dituen eginkizunetan, baizik eta, erabiltzen ditugun mugikor modernoetan.

 

Zenbat aldiz zabaldu dugu aplikazio bat, gero jarraian zarratu eta bi minutu geroago berriz zabaldu ikusteko mezuren bat dugun ala ez? Zenbat aldiz izan dugu Whatsappeko soinua entzutean jarraian erantzuteko ezinegona? Edota, zenbat aldiz estresatu gara norbaiti mezua bidali diogunean eta momentuan erantzun ez gaituenean? Egoera guzti horiek urduri jartzen gaituzte eta ondorioz estresatu egiten gara.

 

Baina, posible al da smartphone bat  gabe bizitzea? Nik duela urtebete pentsatzen neun ezetz. Denbora guztia nengoen mugikorrarekin ezer egin gabe. Hala ere, aurtengo udan nire iritzia eta bizimodua guztiz aldatu da. Nire aita Afrikan bizi da duela lau urtetik eta aurten 18 urte ditudanez bertara joan nintzen hilabete oso bat. Leku horretan, ezin nuen mugikorra erabili; izan ere, oso garestia da internet jartzea. Lehenengo egunetan beti nengoen Wi-Fi bila, baina gero ohitu egin nintzen mugikor gabe bizitzera. Gaineara, orain hobeto bizi naizela esan ahal dut. Lehen esaterako, arineketan bazkaltzen nuen ez zidalako denbora ematen  futbol entrenamendura garaiz iristeko; izan ere, etxera heltzean nahiago nuen etxeko sofan etzanda egon Instagram aplikazioa erabiltzen denboraz trankil jan baino.  Orain, ordea, ez dut inolako beharrik mugikorra erabiltzeko eta dena denboraz soberan egiten dut. Egia esan, bizimodu aldaketa horren ondoren, ez naiz hainbeste estresatzen eta lasaiago bizi naiz.

 

Hortaz, ikusi dugu mugikor modernoek era negatiboan eragiten diotela gure gorputzari eta horregatik beharrezkoa dela gure bizimodua aldatzea. Agian, ezinezkoa da lehen erabiltzen ziren mugikorrak erabiltzea; izan ere, berriekin hainbat gauza on lortu dira: argazki hobeak, internet... Baina horrek ez du nahi esan ezin dugula horien erabilera murriztu.

Egilea: Unai Etxebarria

Iritzi-testua

Beharrezkoa ala kapritxoa?

Realak azkenik bere estadioa birmoldatzearen proiektua aurrera eraman du. Obrak dagoeneko hasi dira eta guztia ondo baldin badoa, Anoeta Berria, 2019-2020 denboraldiaren hasierarako prest egongo da, hau da, bi urteko birmoldatze prozesua Anoetako estadio berria guztiz birmoldatuta estreinatzeko. Orain dauden 32.000 eserlekuetatik, 42.000ra pasako da, eta atletismoko pistak kenduz, harmailak zelaitik gertu egongo dira, eta horiek dira abantaila nagusiak, berez.

   Baina, beharrezkoa al da estadioa handitzea? Galdera oso arrunta da gaur egun Donostiako inguruan, eta oraindik ez du erantzun garbirik. Izan ere, gehienek diote atletismo pistak kendu behar zirela, beharra azpimarratuz. Baina eserleku gehiago jartzearen kontuan jendea ez da alde batera edo bestera bustitzen.

Errealitatea da Anoeta ez dela inoiz betetzen, eta inoiz, inoiz da. Betealditik gertu egon zen Reala lehen mailara igo zen partiduan, Txapeldunen Ligako lehen partidan edota Bartzelonaren aurkako partidaren batean, baina ez da inoiz lortu eserleku librerik ez egotea. Zaila dela argi dago, baina 32.000 eserlekuko estadio bat ezin baduzu bete, zertarako 42.000ra igo? Espanyol talde katalanaren antzera eserleku erdiak hutsik edukitzeko denboraldi osoan zehar? Hori ez da soluzioa. Arazoa konpontzeko, arazoaren mamira iritsi behar da, eta hauxe da: Zergatik ez doaz Realaren sozioak zelaira?

Argi dagoena da, jendeak bere partea beteko balu, zelaia guztiz osatuko zela. Izan ere, 27.000 abonatu inguru ditu oraintxe Realak, baina kuriosoa da, normalean 20.000 inguru doazela, iristen baldin badira. Tristea dela argi dago, baina horretan Realak landu beharra du zaleen fideltasuna berreskuratzeko, edo lortzeko, metodoren bat. Eta horretan dabiltza. Realzale Incondicional’ deituriko plan bat atera dute, zaleen fideltasuna premiatzen duena sozio kuotan deskontuak aplikatuz. Ideia biribila da eta une egokian jarri dute martxan. Orain lortzen badute zelaia betetzea, estadioa handitzen denean, ez da hainbeste nabarituko moldaketa eta zelaiaren hiru laurdenak baino gehiago betetzea ez litzateke izango hain zaila.

Hau aipatuta, argi geratzen da beti zelaira goazenok eta hemendik aurrera gehiagotan joango diren zaleen artean bihurtu dezakegula Anoeta Berria beharrezko eraikuntza batean, eta ez kapritxozko eta alferreko moldaketa garesti batean.

Egilea: Unai Valverde

Iritzi-testua

Zubieta, bizirik dagoen ametsa

Txikitatik, haur gehienek futbolari profesionalak izan nahi dute. Askok amets hori lortzeko ibilbidean geratzen dira, izan ere, oso zaila da gaur egun horrelako helburua lortzea (futbolaren mundua oso negozio handia delako, eta askotan dirua kalitatearen aurretik doalako).

 

            Horregatik, talde handien gazteen harrobiak oso garrantzitsuak dira haur hauen ametsak egi bihurtzeko. Tamalez, harrobi hauetako gazte askok ere kanpo geratzen dira askotan eta euren ametsa bukatu egiten da. Zorte onez, Realaren harrobia dago, XXI. mendeko hoberenetako bat.

 

            Seguruenik, Xabi Alonso ezaguna egiten zaizue. Realaren ondoren, Liverpool, Real Madrid eta Bayern München taldeetatik igaro zen Tolosako jokalaria. Oso adibide ona, erakusten duena zein ondo zaintzen den Zubietako harrobia eta bere jokalariak.

Hala ere, Xabi Alonso salbuespen handi bat da, izan ere, bera ondoren ez da egon jokalaririk hain urrun iritsi denik futboleko munduan. Baina orain, ematen du berriz ere kalitate handiko jokalariak ateratzen ari direla Zubietatik. Mikel Oyarzabal eta Alvaro Odriozola dira kalitate horren erreferente handiak.

 

            20 urteko Eibarko jokalaria, bere debuta egin zuen lehenengo taldearekin 18 urterekin, ziurtatzen duena jokalari honen izugarrizko proiekzioa. Lehenengo urte honetan jada, golak sartu zituen, bat oso garrantzitsua eta berezia FC Barcelonaren aurka, non Realak partida irabazi zuen horri esker.

 

           Odriozolaren hazkundea askoz ere handiagoa izan zen Mikel Oyarzabalena baino. 21 urterekin, pasa da 2.B mailan jokatzetik Espainiako Selekzioarekin jokatzea, 10 hilabeteetan bakarrik. Honek erakusten du a zer nolako hazkundea izan duen San Sebastianeko jokalariak. Alvaro Odriozola: ozarkeria eta azkartasuna.

 

           Dena dela, espero dezagun oraingoan ez etortzea Real Madrid edo PSG gure jokalariak erostea, izan ere, momentu on hau aprobetxatu behar dugu gora joateko.

Egilea: Aitor Silva

Iritzi-testua

Zergatik da garrantzitsua kirola?

Betidanik entzun dugu oso egokia eta ona dela osasunerako ariketa fisikoa egitea. Izan ere, medikuek eta osasunean adituak diren espezialistek gomendatzen dute egunero. Pertsona askorentzat nahiko erraza da mugitzea, kirola egiten hastea… Baina beste batzuentzat ordea, zailtasun asko egongo dira arrazoi desberdinengatik.

Motibazioa edukitzea ezinbestekoa da kirola egiteko. Nire ustez, kirolari famatuen adibidea jarraitzea lagungarria izan daiteke poza handiagorekin kirola egiteko. Askotan erratzen da jendea pentsatzen, kirola egitea bakarrik lagundu dezakeela abdominal perfektuak izateko edo hondartzara joateko gorputza izateko. Baina aipatzekoa da eragin oso positiboa duela pertsonen osasunean, hobeto sentitzeko, arnasa egiteko, gaixotasunak prebenitzeko…

 

Kirolaren onurak

 

Benetan sinesten dut, eta argi eta garbi daukat beharrezkoa dela kirola eta ariketa fisikoa egitea. Alde batetik, bihotzarekin erlazionatutako gaixotasunak (presio arterial altua, obesitatea, diabetesa) prebenitzeko lagungarria da. Bestetik, estresa, antsietatea eta depresioarenganako babesa eta laguntza izan daiteke.

Argi dago, guztiok ezin dugula mota guztietako kirolak egin. Gizakiok ezaugarri eta kapazitate desberdinak ditugu, eta beharbada ez gara guztiok gai lau orduko maratoia egiteko. Ezinbestekoa da motibazioa ez galtzea, askotan saiatzen garelako maila handiko ariketa fisikoa egitea, eta lortzen ez dugunean gelditzen gara. Nire aholkua hau ez gertatzeko, erraza eta zuzena da: kirol gutxirekin hastea, eta apurka-apurka zailtasuna handitzea eta denbora gehiago egitea.

 

Aktibitate eta motibazio maila egokia eta efizientea mantentzeko musika entzutea oso gomendagarria da. Gustuko ditugun abestiak entzutean, indar gehiago nabarituko dugu eta ariketa fisikoa zoriontasunez burutuko dugu. Amaitzeko, argi geratu behar da, kirola egitea onura anitz ekartzen dituela eta beraz, guztiok saiatu behar garela ariketa fisikoa egiten osasun hobea izateko eta bizitza zoriontasun handiagorekin bizitzeko eta alaitasunez gozatzeko.

Iritzi-testua

Egilea: Christian Vargas

bottom of page