
ZIBERKAZETARITZAREN NAZIOARTEKO IX. KONGRESUA

Azaroak 27 eta 28an, Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX. Kongresua ospatu zen Bizkaia Aretoan. Bertan, EHUko kazetaritzako, ikus-entzunezko eta publizitateko eta harreman publikoetako ikasleak izan ziren nagusi.
​
Hitzaldietan, kongresuko leloaren ("berrikuntza eta ekintzailetza audientzien zerbitzuan") gainean hainbat gai jorratu ziren: audientzien presentzia handiago baten garrantzia komunikazio-prozesuan, komunikabide tradizionalen ordezkatze prosezua, komunikatzeko modu berriak...
​
Berriketa horiek eman duten pertsonen artean hainbat aditu, doktore eta beste unibertsitate batzuetako maisuak izan dira: Steve Paulussen (Belgikako Antwerpeneko Unibertsitatea), Laura Avha (Finlandiako Tampere Unibertsitatea), Amanda Brouwers (Herberetako Groningen Unibertsitatea), José Alberto García Avilés (Espainako Miguel Hernández Unibertsitatea) ...
Azkenik, aipatu beharra dago Bizkaia aretora hurbildu ziren guztiek aukera izan zutela profesionalei galdetzeko eta hitzaldietan parte hartzeko. Gainera, sare sozialetan partekatzeko eta kongresua jarraitzeko aukera eman zen #ciberpebi traola erabiliz.