Historia pixka bat
“World Padel Tour”-a 2016ko martxoaren 27an bere lehenengo hirian eman zion hasiera, konkretuki Gijonen (Gijón Open 2016 deitua). Hortik aurrera, urtea bukatu arte munduko hainbat hiri ezberdinetatik igarotzen dira padelista ezberdinak: Buenas Aires, Sevilla, Monte-Carlo, Roma…
Tour delako honetara, munduko bikote hoberenak parte hartzen dute, mutilak nahiz neskak izanik: Fernando Belasteguin eta Pablo Lima (munduko mutilen bikoterik hoberena), Mª Jose Sanchez Pilar eta Mª Pilar Sanchez Pilar bikiak (munduko nesken bikoterik hoberena), Carlos Daniel Gutierrez eta Francisco Navarro, Marta Marrero eta Gemma Triay, etab.
Aurtengoan ere tour-a martxan jarri zen, berriz ere martxoaren bukaeran. Jada denboraldia bukatu egin da, beti bezala Madrilen (Estrella-Damm Master Final). Hala ere, guri gehien interesatzen zaigun “geltokia” Bilbon egiten dena da, “Keler Bilbao Open” deiturikoa.
Ohikoa den bezala, Fernando Belasteguin eta Pablo Lima lortu zuten garaipena mutilen aldetik (7-6, 4-6 eta 6-1) eta nesken aldetik hain famatuak diren bikiak: Mª Jose eta Mª Pilar Sanchez Pilar (3-6 eta 3-6).
