World Padel Tourreko txapelketak
Aste honetan Bilbon izan dira WPT-eko lehiakideak urteko azken txapelketa ( Estrella Damm Master Final) prestigiotsuan sartzeko azken puntuak lortu nahian. Hala ere, Bilbokoan parte hartu baino lehen, urtean zehar beste zenbait txapelketa izan dituzte.
​
Padeleko jokalari profesionalen egutegia martxoan hasi zen Santanderren ospatu zen Open-arekin; eta ordutik, jokalariek munduko beste hainbat herrialde bisitatu dituzte: Argentina, Andorra, Portugal, Suedia, Belgika, Ingalaterra, Amerikako Estatu Batuak. Hala ere, aipatu beharra dago, ia txapelketa gehienak (15) Espainian zehar egiten direla; izan ere, bertokoak dira lehiakide gehienak eta zaletasun izugarria dago.
​
Bestalde, aipatu beharra dago, jokalari denak ez direla txapelketa guztietara joaten; izan ere, guztiek ez dute balio berbera puntuazioei dagokienez. Garrantzitsuenak masterrak dira, irabaziz gero 1700 puntu eskuratzen dituzulako, gero openak (1000 puntu) eta azkenik, Challengerrak (120 puntu). Hala ere, challengerrak etorkizuneko jokalariak ikusteko diseinatuta daude eta horregatik horietan ezin dute parte hartu sailkapenean lehenengo 20 postuetan ageri direnak. Gero, badaude Exhibition deritzen txapelketa batzuk padel kirolaren zaletasuna handitzeko. Hala ere, hauetan jokalariek ez dute puntu bat ere irabazten.
​
Hortaz, urtean zehar jokalariak puntuak gehitzen doaz eta urte amaieran mutiletako eta nesketako 8 bikote onenek jolasten dute beraien artean Master Finala. Hortaz, torneo horretan urteko jokalari hoberenak lehiatzen dira garaikurra eta 1300 puntu lortzeko. Hala ere, aurtengoan bai nesken kategorian bai mutilenean jada irabazi dute jada WPT txapelketa. Mutiletan Belasteguín eta Lima izan dira garaileak eta nesketan Alayeto bikiak. Hala ere, guztientzat oso titulu garrantzitsua da eta ziurrena izugarrizko lehia izango dela Madrilen.

Torneo guztietako infografia
Sakatu bertan handiago ikusteko