Jokalariei buruzko informazioa
Bilbon ospatzen da padeleko txapelketa nagusienetarikoa azaroak 19tik 26ra. World Tourreko azken txapelketak padel bikote onenak jaso ditu, Mastersera sailkatzeko azken aukera baita. Munduko zortzi bikote onenak arituko dira Bilbon, rankingeko 16 jokalari onenak egongo dira. BelasteguÃn eta Lima, munduko liderrak, ere egongo dira Keler Bilbao txapelketa honetan. Munduko hamar bikote onenetatik bakarra ez da egongo txapelketa euskaldun honetan, Chingotto eta Tello argentinarrek osatutakoa.
​
Txapelketaren beste ohar garrantzitsu bat emakumezkoen parte hartzea da. World Tourrean ez baita beti gertatzen. Emakumezkoetan, Sánchez Alayeto bikiak, munduko lehenak sailkapenean, ere egongo dira. Munduko 20 emakume onenetatik, soilik bat faltako da, Alejandra Salazar espainiarra.
​
Munduko liderren historia ezberdina da. Diaz eta Belasteguin bikote historikoak lortu zuen lidergoa duela 15 urte, 2002an; eta postu horretan izan zen 2015era arte, non bikotea apurtzea erabaki zuten. Biak batera, 170 txapelketa irabazi zituzten, bakarrik 21 utziz besteentzat. Hortik aurrera, Belasteguin, lidergoan mantendu da bere bikotekide berriarekin, Pablo Lima brasildarra, eta gaur egun lehena izaten jarraitzen du, historiako errekorra edukiz. Emakumezkoetan, historia ezberdina da. Sánchez Alayeto bikiak dira liderrak. Betidanik jokatzen dute elkarrekin, baina hasieran tenisean aritzen ziren. Utzi egin zuten ikasketak bukatzeko eta 2009an Padel Pro Tourrean hasi ziren. Ia txapelketa guztiak irabazi dituzte, munduko lehenak dira eta ia 4000 puntu ateratzen dizkiote rankingeko hirugarrenari, Marta Marrerori, alegia.