Zaleen Iritziak
Eneko Novales (padeleko jokalari amateurra eta zalea / torneoari buruzko iritzia):
“Txapelketa ondo egon zen, puntu onenekin publikoaren gozamena sortu zutelako. Lekua ordea, (Miribillako Frontoia) beharbada ez zen lekurik aproposena. Izan ere, goiko graden bisioa txarra zen ez zelako pista guztia ikusten. Gainera, sariak entregatzerakoan, pistaren zonalde batean egin zuten non publikoaren atal batek ezin baitzuen ondo ikusi. Jendea kexatu zen, baina ez zuten kokapena aldatu. Amaitzeko aipatu beharra dago, palkuen grada bat falta zela alde batean; hori publiko gehiago sartzeko aprobetxatu ahalko zen”.
​
​
​
​
Gorka Saez (padeleko zalea / osteguneko partidu batzuk ikusi zituen, azaroaren 23an):
“Oso esperientzia ona izan zen, noski. Txarrena munduko lehen bikotea ez ikustea izan zen zeren bere aurkariak erretiratu behar izan ziren partidua hasi baino lehen. Baina ikusi nituen bi partidak oso onak izan ziren, eta nik pozik atera nintzen. Errepikatzeko modukoa!”
Gorka Saez-en audioa entzuteko

