Padelak beti izan ditu aurreiritzi asko bere gainean: “aberats jubilatuek jolasten duten kirol bat da”, “oso garestia da padelean jolastea”... Baina, nik, beti adierazi izan dut kirol hau serio praktikatzen hasten zarenean konturatzen zarela komentario horiek guztiz zentzugabeak direla.
Hasiera batean, nik ere kritikatzen nuen aberaskume batzuentzako eginiko kirola zela edota dirua zeukaten pertsonek bakarrik egin ahal zuten zerbait zela esanez. Hala ere, urteekin ohartu naiz, pertsona askok dituzten aurreiritzi horiek telebistak edota prentsak sortuak izan direla. Noiz ikusi ditugu telebistan edota prentsan umeak padelean jolasten? Gutxitan edo ia inoiz. Nik behintzat, telebistan padel kantxa bat agertu denean beti izan da politikari batek edo futbolari ohi famatu bat jolasten ibili delako. Oraindik, gogoratzen ditut Aznar politikoaren irudi famatuak padelean jolasten. Hala ere, aipatu beharra dago, telebistak ez duela beti den-dena erakusten eta padelaren kasuan hori gertatu izan da. Egia da, maila sozial hori daramaten pertsonen artean oso praktikatua dela, baina egia da ere gaur egun bigarren kirolik praktikatuena dela Espainian eta gutxika-gutxika gero eta jende gehiagok praktikatzen duela. Agian jendea ohartzen hasia da ez dela kirol garesti bat eta edonork jolastu dezakeela.
Diruari dagokionez, Espainian zelaia alokatzea 6-10 euro bitartean izan ohi da normalean. Hori lau pertsonen artean banatzen badugu, asteburutan edaten duzun garagardo kaña bero eta txikiagatik ordaintzen dizutena baino gutxiago ordainduko duzu ordu bete jolasteagatik. Hau da, ia ezer. Nik, esate baterako, nire ikastaroak ordaintzeko modu bat erabiltzen dut: asteburuan mozkor zaudela diskoteka barruan 7 euro ordaintzen dizuten kubata hilgarri hori ez hartzea. Benetan, diru asko ahorratzeaz gain beste zenbait resaka ere ahorratuko dituzu.
​
Gainera, geroz eta hedapen handiagoa duen kirola da, lehen esan bezala. Lehengo urtean hasitako "World Padel Tour"-a hasi zen eta oso harrera ona izan zuen jendearen artean. Bilbon bertan, espero zen baino jende gehiago egon zen Miribillako Bizkaia Frontoian, ziurtatzen duena honen arrakasta, geroz eta handiagoa dela.
​
Hortaz, amaitzeko, esan dezakegu padela geroz eta normalizatuagoa ikusten ari dela gizartean, bai aberatsentzat, bai jende xumearentzat. Eta ez bakarrik normalizatua, ez. Jendeak geroz eta gehiago praktikatzen duen kirol bat izaten ari da, eta bultzada geroz eta handiagoa dauka nazioarte mailan.