top of page
Buscar

Estresatuta bizi ahal gara?

  • Unai ETXEBARRIA
  • 12 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

Gaur egun jendea estresatuta bizi dela argi dago: denbora guztia kexaka, alde batetik bestera korrika... Baina, zergatik bizi da jendea horrela? Batzuen ustez, egunean zehar betebehar gehiegi ditugu (hortzak garbitu, unibertsitateko autobusa hartu, ikasi, lanak egin, dutxa bat hartu, janaria prestatu...) eta horretarako denbora gehiago ez izateak estresa eragiten gaitu. Hauek diotenez, egunak hogeita lau ordu baino gehiago eduki beharko lukeen. Nik, ordea, uste dut, egunean zehar denbora soberan dugula gauza pila bat egiteko eta arazoa ez dagoela egunero bakoitzak dituen eginkizunetan, baizik eta, erabiltzen ditugun mugikor modernoetan.


Zenbat aldiz zabaldu dugu aplikazio bat, gero jarraian zarratu eta bi minutu geroago berriz zabaldu ikusteko mezuren bat dugun ala ez? Zenbat aldiz izan dugu Whatsappeko soinua entzutean jarraian erantzuteko ezinegona? Edota, zenbat aldiz estresatu gara norbaiti mezua bidali diogunean eta momentuan erantzun ez gaituenean? Egoera guzti horiek urduri jartzen gaituzte eta ondorioz estresatu egoten gara.


Baina, posible al da smartphone bat gabe bizitzea? Nik duela urtebete pentsatzen neun ezetz. Denbora guztia nengoen mugikorrarekin ezer egin gabe. Hala ere, aurtengo udan nire iritzia eta bizimodua guztiz aldatu da. Nire aita Afrikan bizi da duela lau urtetik eta aurten 18 urte ditudanez bertara joan nintzen hilabete oso bat. Leku horretan, ezin nuen mugikorra erabili; izan ere, oso garestia da internet jartzea. Lehenengo egunetan beti nengoen Wi-Fi bila, baina gero ohitu egin nintzen mugikor gabe bizitzera. Gaineara, orain hobeto bizi naizela esan ahal dut. Lehen esaterako, arineketan bazkaltzen nuen ez zidalako denbora ematen futbol entrenamendura garaiz iristeko; izan ere, etxera heltzean nahiago nuen etxeko sofan etzanda egon Instagram aplikazioa erabiltzen denboraz trankil jan baino. Orain, ordea, ez dut inolako beharrik mugikorra erabiltzeko eta dena denboraz soberan egiten dut. Egia esan, bizimodu aldaketa horren ondoren, ez naiz hainbeste estresatzen eta lasaiago bizi naiz.


Hortaz, ikusi dugu mugikor modernoek era negatiboan eragiten diotela gure gorputzari eta horregatik beharrezkoa dela gure bizimodua aldatzea. Agian, ezinezkoa da lehen erabiltzen ziren mugikorrak erabiltzea; izan ere, berriekin hainbat gauza on lortu dira: argazki hobeak, Internet... Baina horrek ez du nahi esan ezin dugula horien erabilera murriztu.


 
 
 

Comments


bottom of page