top of page
Buscar

Sansek beste garaipen bat lortu du

  • Unai Valverde
  • 17 dic 2017
  • 1 Min. de lectura

Zubietan, Lealtad garaitu zuten 1-0, Gorostidiren golarekin 87. minutuan

Realaren bigarren taldeak bere laugarren garaipena lortu zuen larunbat arratsaldean Zubietan Lealtad talde asturiarraren aurka. Markagailua 1-0 izan zen eta talde kanpotarra hiru jokalari gutxiagorekin bukatu zuen partida. Gorostidi izan zen norgehiagokaren golegile bakarra, 87. minutuan, Realak bi jokalari gehiago zituenean. Garaipen honekin, txuriurdinak, play-off postuetara hurbiltzen dira, 13 punturekin.

Partida bizia izan zen larunbatekoa, intentsitate handikoa, baina aukera gutxikoa. Asturiastik 15. postuan zetorren Lealtad taldeak argi zuen bere eginbeharra, presioa ondo landu eta atea babestu. Horrela, ia aukerarik gabe iritsi zen partida azkeneko hogei minutuetara. Capilla eta Merquelanz ziren aipagarrienak, behin eta berriz gola bilatzen saiatuz. Sansek bi partida zeramatzan golik sartu gabe eta nabaria zen.

Imanol Alguacilen mutilek azkenean lortu zuten Lealtad talde asturiasarraren atea zulatzea, Gorostidi izan zen, buruz, 87. minutuan, partida bukatzear zegoenean. Momentu horretan, kanpotarrak, jadanik, bederatzi jokalari baino ez zituzten Carbonell eta Mauri kanporatuta izan zirelako. Golaren ondoren, Alexek bere taldea zortzi jokalarirekin utzi zuen, baina hala ere, azkeneko aukera bat bilatu zuten luzapenean korner baten bidez.

Bolada txarra moztu

Sansek lortu du azkenaldiko emaitza txarren bolada moztea garaipen honekin. Burgosen aurka galdu eta Caudalen etxean berdindu ondoren azkenean lortu dute Imanol Alguacilen mutilek garaipena. Azkena, Amorebietaren aurka izan zen Urritxen 2-3 markagailuarekin. Larunbateko hiru puntuekin, Reala zazpigarren sailkatu da, 13 punturekin, eta laugarren postua hiru puntutara edukiz. Beherapen postuak atzean utzi ditu Sansek, Osasuna B, 16. postuan doana, sei puntutara baitago.

Argazkiak: Real Sociedad eta Unai Valverde

Informazio gehigarria:


 
 
 

Comments


bottom of page