Ordiziak guda irabazi zion Ereintzari
- Aitor SILVA
- 23 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Ereintza Beissier taldeak galdu egin zuen pasa den igandean Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak taldearen aurka gol bakar batengatik
Imanol Goikoetxearen mutilek denboraldiko bigarren porrota (hiru partida jokatu dira momentura arte) eraman dute etxera, berriz ere, gol bateko diferentzia eskas batengatik (33-32 irabazi zuen talde urdinak Errenteriako taldeari).
Hala ere, denboraldi hasiera honetan, sentsazioak ez dira batere txarrak izan Ereintzarentzat, izan ere, kontuan eduki behar da mailaz igo berri bat dela eta jada bere jokoa inposatzen dabilela eskubaloi-zelai ezberdinetan (galdutako bi partidak gol bakar batengatik galdu dituzte).
Hurrengo astean, oso aurkari gogorra izango dute aurrean: Urduliz Eskubaloia. Bizkaitarrek Ereintzak baino 2 puntu gehiago dituzte, eta beraz taulan zer edo zer gorago daude ipinita. Hala ere, errenteriakoak dena emango dute zelaian 2 puntuak etxean geratzeko, eta sentsazio on horiekin segitzeko.
Partida Galtzarabordako Polikiroldegian (Errenteria, Gipuzkoa) izango da hurrengo larunbatean arratsaldeko 17:30etan.
Informazio gehigarria:
Argazkiak: Ereintza eskubaloi taldea
Comments