Fanderiako Errota "berria"
- Aitor SILVA
- 23 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Hainbat kexa egon dira Fanderiako auzokideen artean
Pasa den larunbatean, Fanderiako (Errenteria herriko auzo bat) Errota birmodelatzeko obrak hasi ziren Errenteriako auzo txikian.
Hala ere, honako obrak hasi ahal izateko, aurretik hainbat eta hainbat eginbehar ezberdin egin ziren: lehenik eta behin, 2015eko abenduan, Oiartzun Ibaiaren inguruko birmodelatzea onartu egin zen Errenteriako Udalean.
Ondoren, ibaia inguratzen zuten ia zuhaitz exotiko guztiak bota egin zituzten ondoren obrako langileek lana erosoago egin ahal izateko. Fanderiako hainbat auzokidek kexak eraman zituzten Errenteriako Udalera, izan ere, argudiatu zuten auzoa askoz ere itsusiago ikusten zela.
Azkenik, duela hiru egun obrak hasi dira eta auzokideek zerbait gehiago lasaitu dira, ikusten dutelako euren auzoa berriz ere polita ikusteko denbora gutxiago falta dela. Obraren amaiera? Asko jota 2019ko hasierarako. Obra honi esker, jatetxe-kafetegi bezala erabiltzen zen errota museoa bezala erabiliko da, Errenteriako edo edozein hiriko pertsonek ikusi ahal izateko Fanderia auzo txiki honen historia.
Azken finean, obra hauek auzokideen ongizatea bultzatuko dute, eta Errenteriako auzoa oraindik ederrago ikusiko da.
Argazkiak: Aitor Silva
Informazio gehigarria:
Comments