top of page
Buscar

Álex Mumbrú erretiratuko da 2017 / 2018 denboraldia amaitzerakoan

  • Christian Vargas Couso
  • 15 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

Argazkien egilea: Christian Vargas Couso

RETAbet Bilbao Basket taldearen aleroak 21 denboraldi eman ditu ACB ligan, eta aurten bere azkenengo partiduak jokatuko ditu


Kataluniako jokalaria ikono eta eredu bat bihurtu da milaka gazteentzako. Espainiako ligan 21 denboraldi igaro eta gero, saskibaloiko bizitza profesionalari amaiera emango dio 2017 / 2018 denboraldian komunikatu batean eta Bilbao Basket taldearen kanalerako bideo batean adierazi duen moduan. Urte hauetan hiru talde ezberdinetan jokatu du: Joventut (1997 – 2002 eta 2004 – 2006), Real Madril (2002 – 2004 eta 2006 – 2009) eta Bilbao Basket (2009 – 2018).

Guztira ACB ligan, 600 partida baino gehiago jokatzeko aukera izan du Mumbrúk, bai eta 7000 puntuko marka gainditzeko ere. 10. postuan dago ACBko saskiratzaile historikoen sailkapenean. Bere karrera profesional guztian zehar, 10,89 puntuko promedioa du ACBn (aurtengo denboraldiko partidak kontuan hartu gabe). Estatistika guztiak, ACBko web-gunean aurkitu daitezke.


Álex Mumbrú Europako saskibaloi liga garrantzitsuenaren ikono eta mitoa bihurtu da. Taldekideak, entrenatzaileak, jarraitzaileak… errespetatzen dute Bilbao Basketeko kapitainaren ibilbidea. Hasi berri den denboraldia gozatzeko eta disfrutatzeko ilusioz sentitzen da Mumbrú, bere klubarentzako bideo batean adierazi duenez.


Bartzelonako jokalariaren ibilbidea ez da kluben munduan amaitzen. Errege Kopako,Euroligako eta EuroCupeko partida anitz jokatzeaz aparte, internazionala izan da Espainiako selekzio absolutuarekin. Urrezko domina lortu zuen 2006ko Japoniako Munduko Txapelketan bai eta 2009. urteko Poloniako Eurobasketean ere. Mumbrúren ibilbidea nahiko konpletoa izan da, horrenbestez 2017 / 2018 denboraldia oso berezia izango da saskibaloiko jarraitzaileentzat.


Informazioa sakontzeko hiperloturak:






 
 
 

Comments


bottom of page