top of page
Buscar

Asier Illarramendi, iraileko MVP izendatu dute Realeko jarraitzaileek

  • Unai Valverde
  • 17 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

Illarra Zubietan. Argazkia: Unai Valverde

Mutrikuarrak bere lehen MVP saria jaso du, onena izateagatik, zaleen ustez, iraileko hilabete gogorrean

Realak bigarren MVP saria eman dio Asier Illarramendi jokalariari klubeko zaleek webgune ofizialean bozkatu ondoren. Willian Josek abuztukoa irabazi zuen, baina oraingoan mutrikuarrak jaso du. Deportivo, Rosenborg, Real Madril, Valentzia, Levante eta Zeniten aurkako partidetan zehar onena edo erregularrena izan dela erabaki dute realzaleek interneten bidez.

Erdilariak bere maila erakusten jarraitu du, nahiz eta taldeak, lau porrot jarraian jaso. Coruñan bi gol sartu zituen, eta norvegiarren aurka ezinbestekoa izan zen garaipena lortzeko. Gainera, lau porrotetan, ondo jokatu zuen partida guztietan. Osorik jokatu du liga oraingoz eta Europa Leaguen 106 minutu bi partidetan. Hori guztia dela eta, Julen Lopetegik, Espainiako selekzioaren entrenatzaileak, Israel eta Albaniaren aurkako partida ofizialetarako deitu egin zion, eta gainera, mutrikuarrak, partida osoa jokatu eta gola sartu zuen Israeldarren aurka, aste biribila osatuz.

Betisen aurkako partidan ere bikain aritu zen Asier, baina neurketa hori, Alaves, Espanyol, Vardar eta Getaferen aurkakoekin batera, urriko MVPrako balioko du. Oraingoz, mutrikuarra, Willian Jose brasildarra, Oyarzabal, Xabi Prieto eta Juanmi buruan dira. Hurrengo irabazlea azaroaren hasieran argitaratuko du klubak.

Sari berria

MVP sariaren bigarren irabazlea da Asier. Realak, sari honen bidez, zaleen iritzia garrantzitsu bihurtu nahi du, eta baita, klubaren webgune ofiziala dinamizatu eta ezagutarazi nahi du, bozkatzen duten zaleen artean sariak zozketatuz. Klubak partida bakoitza bukatzean, hiru jokalari ematen ditu aukeran, botoen arabera, hiru, bi eta puntu bat ematen zaie, eta hilabetearen bukaeran, puntu gehien lortu dituenak irabazi egiten du. Berdinketa baldin badago, boto kopurua erabakikorra izango litzateke.

Informazio gehigarria:

Illarraren lau argazkien iturria: Real Sociedad

Armarriaren argazkiaren iturria: Unai Valverde


 
 
 

Comments


bottom of page