top of page
Buscar

Beharrezkoa ala kapritxoa?

  • Unai Valverde
  • 23 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

Realak azkenik bere estadioa birmoldatzearen proiektua aurrera eraman du. Obrak dagoeneko hasi dira eta guztia ondo baldin badoa, Anoeta Berria, 2019-2020 denboraldiaren hasierarako prest egongo da, hau da, bi urteko birmoldatze prozesua Anoetako estadio berria guztiz birmoldatuta estreinatzeko. Orain dauden 32.000 eserlekuetatik, 42.000ra pasako da, eta atletismoko pistak kenduz, harmailak zelaitik gertu egongo dira, eta horiek dira abantaila nagusiak, berez.

Baina, beharrezkoa al da estadioa handitzea? Galdera oso arrunta da gaur egun Donostiako inguruan, eta oraindik ez du erantzun garbirik. Izan ere, gehienek diote atletismo pistak kendu behar zirela, beharra azpimarratuz. Baina eserleku gehiago jartzearen kontuan jendea ez da alde batera edo bestera bustitzen.

Errealitatea da Anoeta ez dela inoiz betetzen, eta inoiz, inoiz da. Betealditik gertu egon zen Reala lehen mailara igo zen partiduan, Txapeldunen Ligako lehen partidan edota Bartzelonaren aurkako partidaren batean, baina ez da inoiz lortu eserleku librerik ez egotea. Zaila dela argi dago, baina 32.000 eserlekuko estadio bat ezin baduzu bete, zertarako 42.000ra igo? Espanyol talde katalanaren antzera eserleku erdiak hutsik edukitzeko denboraldi osoan zehar? Hori ez da soluzioa. Arazoa konpontzeko, arazoaren mamira iritsi behar da, eta hauxe da: Zergatik ez doaz Realaren sozioak zelaira?

Argi dagoena da, jendeak bere partea beteko balu, zelaia guztiz osatuko zela. Izan ere, 27.000 abonatu inguru ditu oraintxe Realak, baina kuriosoa da, normalean 20.000 inguru doazela, iristen baldin badira. Tristea dela argi dago, baina horretan Realak landu beharra du zaleen fideltasuna berreskuratzeko, edo lortzeko, metodoren bat. Eta horretan dabiltza. ‘Realzale Incondicional’ deituriko plan bat atera dute, zaleen fideltasuna premiatzen duena sozio kuotan deskontuak aplikatuz. Ideia biribila da eta une egokian jarri dute martxan. Orain lortzen badute zelaia betetzea, estadioa handitzen denean, ez da hainbeste nabarituko moldaketa eta zelaiaren hiru laurdenak baino gehiago betetzea ez litzateke izango hain zaila.

Hau aipatuta, argi geratzen da beti zelaira goazenok eta hemendik aurrera gehiagotan joango diren zaleen artean bihurtu dezakegula Anoeta Berria beharrezko eraikuntza batean, eta ez kapritxozko eta alferreko moldaketa garesti batean.

Informazio gehigarria:


 
 
 

Kommentarer


bottom of page