top of page
Buscar

Undabarrena operatu berri da eta 6 hilabete galduko ditu

  • Christian Vargas Couso
  • 17 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

Gorlizko erdilariak eskuineko belauneko aurreko lotailu gurutzatua apurtu du. 2016ko otsailean, lesio bera sufritu zuen, baina momentu hartan ezkerreko belaunean izan zen

2017-2018 denboraldia zailtasunekin hasi da Bilbao Athletic taldearentzat. Ligan lortutako emaitzak ez dira lagungarriak izan osasunari dagozkion albiste txarrak ahazteko. 22 urteko futbolaria den Iker Undabarrenak lesio latza sufritu berri du Athleticek informatu duen bezala. Hau bere progresioa eta Athleticeko lehenengo taldean jokatzeko trantsizioa eten du.


Bizkaitarra Zigandaren gogoko jokalaria da, izan ere biak Bilbao Athleticen kointziditu zuten. Athleticeko entrenatzaileak UEFA Europa League txapelketaren lehenengo listan sartu zuen Undabarrena, minutuak eta esperientzia eskaintzeko asmoz. Gorlizko futbolaria filialaren kapitain bezala, urte garrantzitsu eta polit bat zuen bere aurrean, baina pasaden urtean gertatu zen gisan, Undabarrenak eten egin beharko du gehien gustatzen zaion kirola praktikatzeari.


Athletic Clubeko zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, Undabarrenari ebakuntza egin zaio eskuin hankako aurreko lotailuaren lesioa dela eta. Jokalari bizkaitarra sei hilabetez egongo da bajan eta errekuperazioa ondo badoa, udaberrian jokatu ahal izango du denboraldia bere taldekideekin amaitzeko, Athleticek jakinarazi duen egutegiaren arabera.

Argazkien egilea: Christian Vargas Couso

Gaizka Garitanoren taldearentzako oso jokalari garrantzitsua da Undabarrena, eta denboraldiko objektiboak eta ametsak bete ahal izateko, Gorlizko futbolariaren papera nagusia izan beharko da. Denborak eta bizkaitarraren prestakuntza fisikoak esango dute ea Iker Undabarrenak Athleticeko 1.taldearekin aukera bat izan dezakeen etorkizunean.


Informazioa sakontzeko hiperloturak:






Argazkien egilea: Christian Vargas Couso


 
 
 

Comments


bottom of page