Zergatik da garrantzitsua kirola?
- Christian Vargas Couso
- 17 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Betidanik entzun dugu oso egokia eta ona dela osasunerako ariketa fisikoa egitea. Izan ere, medikuek eta osasunean adituak diren espezialistek gomendatzen dute egunero. Pertsona askorentzat nahiko erraza da mugitzea, kirola egiten hastea… Baina beste batzuentzat ordea, zailtasun asko egongo dira arrazoi desberdinengatik.
Motibazioa edukitzea ezinbestekoa da kirola egiteko. Nire ustez, kirolari famatuen adibidea jarraitzea lagungarria izan daiteke poza handiagorekin kirola egiteko. Askotan erratzen da jendea pentsatzen, kirola egitea bakarrik lagundu dezakeela abdominal perfektuak izateko edo hondartzara joateko gorputza izateko. Baina aipatzekoa da eragin oso positiboa duela pertsonen osasunean, hobeto sentitzeko, arnasa egiteko, gaixotasunak prebenitzeko…
Kirolaren onurak
Benetan sinesten dut, eta argi eta garbi daukat beharrezkoa dela kirola eta ariketa fisikoa egitea. Alde batetik, bihotzarekin erlazionatutako gaixotasunak (presio arterial altua, obesitatea, diabetesa) prebenitzeko lagungarria da. Bestetik, estresa, antsietatea eta depresioarenganako babesa eta laguntza izan daiteke.
Argi dago, guztiok ezin dugula mota guztietako kirolak egin. Gizakiok ezaugarri eta kapazitate desberdinak ditugu, eta beharbada ez gara guztiok gai lau orduko maratoia egiteko. Ezinbestekoa da motibazioa ez galtzea, askotan saiatzen garelako maila handiko ariketa fisikoa egiten, eta lortzen ez dugunean gelditzen gara. Nire aholkua hau ez gertatzeko, erraza eta zuzena da: kirol gutxirekin hastea, eta apurka-apurka zailtasuna handitzea eta denbora gehiago egitea.
Aktibitate eta motibazio maila egokia eta efizientea mantentzeko musika entzutea oso gomendagarria da. Gustuko ditugun abestiak entzutean, indar gehiago nabarituko dugu eta ariketa fisikoa zoriontasunez burutuko dugu. Amaitzeko, argi geratu behar da, kirola egitea onura anitz ekartzen dituela eta beraz, guztiok saiatu behar garela ariketa fisikoa egiten osasun hobea izateko eta bizitza zoriontasun handiagorekin bizitzeko eta alaitasunez gozatzeko.
Comments