Bana amaitu da Lekeitio eta Otxarkoagaren arteko partida
- Unai ETXEBARRIA
- 9 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Lidergotik 2 puntura daude orain kostaldekoak eta oraindik ez dute porrota ezagutu
Lekeitioko futbol taldea bana geratu zen atzo Otxarkoagaren aurka, Larrotegi futbol zelaian. Bilbotarrak partidan aurreratu ziren, baina etxekoek aurkarien hutsegite bat aprobetxatu eta partida berdindu zuten.
Lehen zatian, Lekeitio F.T. baloiaren jaun eta jabe izan zen. Hauen aukerak ezkerreko hegaletik etorri ziren batez ere. Argiena, Eneko Mendieta aurrelari gazteak izan zuen, non, atezaina driblatu ondoren baloia zutoinera bidali zuen. Etxekoek hobetu aritu ziren orokorrean.
C.D. Otxarkoagako Asier Elorriaga entrenatzaileak bi aldaketa egin zituen eta baloiaren jabetza guztiz aldatu egin zen. Bilbotarrak lehenengo aukerak izan zituzten eta 62. minutuan lehenengo gola iritsi zen. Gontzal Arribas erdilariak Lekeitioko atezaina aurreratuta ikusi eta bere zelaitik txutatu zuen. Otxarkoagako taldea gai izan zen aurkarien jokora egokitzeko. Golaren ondoren, etxekoen helburua presioa aurrerago egitea zen. Horrela berdinketa lortu zuen Lekeitiok, puntu garrantzitsu bat lortzeko.
Bizkaiko lehentasunezko mailako partida guztiak amaitu ondoren, Lekeitiok 2. postua okupatzen du 7 punturekin, liderretik (Trapagaran “A”) 2 puntutara. Hiru jornada jokatu ondoren, Lekeitio garaitu gabeko taldea da oraindik. Otxarkoaga, ordea, 7. lekuan aurkitzen da 5 punturekin eta jaiste postuetatik 4 puntutara. Oraindik partida asko geratzen dira liga amaitzeko, eta bi taldeen helburua klasifikazioan igotzea izango da.
Argazkiak: Unai Etxebarria
Informazio gehigarria:
Comments