Zubieta, bizirik dagoen ametsa
- Aitor SILVA
- 23 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Txikitatik, haur gehienek futbolari profesionalak izan nahi dute. Askok amets hori lortzeko ibilbidean geratzen dira, izan ere, oso zaila da gaur egun horrelako helburua lortzea (futbolaren mundua oso negozio handia delako, eta askotan dirua kalitatearen aurretik doalako).
Horregatik, talde handien gazteen harrobiak oso garrantzitsuak dira haur hauen ametsak egi bihurtzeko. Tamalez, harrobi hauetako gazte askok ere kanpo geratzen dira askotan eta euren ametsa bukatu egiten da. Zorte onez, Realaren harrobia dago, XXI. mendeko hoberenetako bat.
Seguruenik, Xabi Alonso ezaguna egiten zaizue. Realaren ondoren, Liverpool, Real Madril eta Bayern München taldeetatik igaro zen Tolosako jokalaria. Oso adibide ona, erakusten duena zein ondo zaintzen den Zubietako harrobia eta bere jokalariak.
Hala ere, Xabi Alonso salbuespen handi bat da, izan ere, bera ondoren ez da egon jokalaririk hain urrun iritsi denik futboleko munduan. Baina orain, ematen du berriz ere kalitate handiko jokalariak ateratzen ari direla Zubietatik. Mikel Oyarzabal eta Alvaro Odriozola dira kalitate horren erreferente handiak.
20 urteko Eibarko jokalaria, bere debuta egin zuen lehenengo taldearekin 18 urterekin, ziurtatzen duena jokalari honen izugarrizko proiekzioa. Lehenengo urte honetan jada, golak sartu zituen, bat oso garrantzitsua eta berezia FC Barcelonaren aurka, non Realak partida irabazi zuen horri esker.
Odriozolaren hazkundea askoz ere handiagoa izan zen Mikel Oyarzabalena baino. 21 urterekin, pasa da 2.B mailan jokatzetik Espainiako Selekzioarekin jokatzera, 10 hilabeteetan bakarrik. Honek erakusten du zer nolako hazkundea izan duen San Sebastianeko jokalariak. Alvaro Odriozola: ozarkeria eta azkartasuna.
Dena dela, espero dezagun oraingoan ez etortzea Real Madril edo PSG gure jokalariak erostera, izan ere, momentu on hau aprobetxatu behar dugu gora joateko.
Comments