Iritzia
Azaroaren 27 eta 28an, ziberkazetaritzako bederatzigarren kongresua izan zen Bilboko Bizkaia Aretoan. EHUk babestu eta antolatutako ekintza izan zen, Kazetaritza, Ikus-entzunezko eta Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleentzat bereziki. Eta nahiz eta gogoz
beterik eta ilusionaturik joan, kongresuaren lehen inpresioak ikaratu egin gintuen. Atzerritar ezezagunez beteriko eguna izan zen,
prestatutako hitzaldiak irakurtzen zituztenak haien liburuak eta unibertsitateak salduz eta erakutsiz.
Eta hori izan zen arazo nagusia. Aretoa beterik zegoen bai, baina ez nahi zutelako joan ziren ikasleez beteta, baizik eta beharturik joan behar izan ziren ikasleez beteta. Eta gainera, lehen eguneko plana ikusita, gauza okertu egin zen. Hitzaldi aspergarriak entzun
beharrean, argazki, apunte eta bideoak egiteaz okupatu behar izan ginen, lana burutzeko. Hori izan zen kongresuaren akats nagusia,
behintzat lehen egunekoa. Hori bai, gosaria ematearen oparitxoa ondo egon zen, eta komatxo tartean jartzen dut, guk ordaindu
dugulako gosari hori eta kongresuaren zati bat, zeharka.
Gogoak eta animoak lurretik edukita joan ginen bigarren egunean, baina beste kongresu bat zirudien. Hitzaldi bizi eta dinamikoak,
publikoarekin etengabe elkar eraginez, eta gai interesgarriak landuz, herrialdeko kazetari eta irakasleek emandako hitzaldiak.
​
Lehen esan bezala, bigarren eguna erakargarriagoa izan zen, hitzaldien dinamismoa askoz gehiago handituz: gai interesgarriagoak, aurkezle trebeak euren gaietan, publikoekiko parte-hartze aktiboa… Arazoa izan zen, hori eta guztiarekin, hitzaldiek ez zutela lortu publikoaren atal handi batekin konektatzea, eta beraz, horrek kausatu zuen jende askok orduz aurretik aretoa uztea.
​
Berriz ere, atsedena gauza hoberenetarikoa izan zen, printzipioz bi arrazoirengatik: lehenengoa, eta gehienok pentsatzen duguna,
gosaria ederra izan zen, izan ere, askok gosaldu gabe joan behar izan genuen; eta bigarren puntu bezala, hainbat hitzaldietako
aurkezle elkarrizketatzeko aukera izan genuen kongresura joandako ikasleok. Honi esker, hainbat puntu argitzen lagundu ziguten,
hainbat gauza erakutsiz ere, izan ere, hizlari batek (Iñigo Saenz de Ugarte) zenbait aholku eman zizkigun gure ikasketei buruz, hau da,
zein master mota egin, nondik jarraitu karrera bukatu ondoren.
​
Azkenik, gure ikuspuntuaren arabera, esan nahi dugu ikasleen interesa handitzeko, goian kritikatutako hainbat puntu horiek zuzentzen
badira, kongresua entretenigarriagoa izango litzakeela ikasle guztiontzat.