Amanda Browers: "publikoarekin hitz eginez ikasten dugu"
Amanda Browers adituak asteleheneko azken hitzaldia eman zuen kazetaritza ekintzaile eta audientzien eraginaren inguruan. Bestalde, berak sortutako PodGront enpresan erabilitako interakzio modua azaldu zuen.
Herbehereetako kazetariak uneoro kazetaritza ekintzaile baten alde egin behar dela adierazi zuen hitzaldian. Bere ustez, audientziek gero eta garrantzia handiagoa dute eta beraien presentzia ezinbestekoa da kazetaritza digitalean. Bere aburuz, audientziarekin hitz eginez ikasten dugu; eta horretarako, ezinbestekoa da bi norabideetako harreman bat izatea: guk gureak publikatu eta audientziak horri buruz iritzia eman. Bestalde, aipatu zuen audientziak positiboak direla; izan ere, gobernu eta enpresengandik independenteak direlako. Hortaz, audientzia beti buruan izan behar den kontzeptu bat da komunikazio digitalean.
Bestalde, berak duela gutxi sortutako PodGront izeneko enpresa azaldu zuen. Podcast estiloko enpresa horretan jendeak hainbat historia (audio formatuan) entzuteko aukera ditu une oro eta edozein lekutik. Gainera, adierazi zuen jendeak parte hartzeko ordaindu egin behar duela eta zenbat eta gehiago ordaindu parte hartzeko aukera gehiago dituzula. Azkenik, Bizkaia aretora hurbildu ziren hainbat ikasleri beraien galderak erantzun ondoren amaitutzat eman zen hitzaldia.
