Belgikako Antwerpeneko Unibertsitateko hizlariak sare-sozialen mugimenduaz, garrantziaz eta etorkizunaz hitz egin zuen kongresuko lehen egunean.
Bertan, gaur egungo ziberkazetaritzan gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari den “Participatory journalism” deitzen den kontzeptua garatu zuen. Gai hau garatzeko, sare sozialen (Social media) mugimendua azpimarratu zuen; izan ere, Twitter, Facebook eta bestelako sare sozial mundialei esker, kazetariek edozein lekutan edo momentutan izan dezakete sarbidea informaziora.
Aldi berean, informazio guzti hori eskura dago edozein pertsonentzako. Gaur egun, erraztasun handia dago informazioa komentatzeko, partekatzeko… Baina “Ziber” mundu honek badu inpaktu negatiboa ere. Alde batetik, sare sozialak konpainia handiak dira. Twitter, Facebook… enpresa handiak dira eta etengabe daude dirua irabazten gizarteari “esker”. Bestetik, informaziora ailegatzeko erraztasunek egia edo faltsua den jakiteko dagoen filtroa kaltetu dezakete. Hortaz, nola egiaztatu daiteke irakurri edo entzuten duguna egia dela?
Azkenean, hizlariak aspektu positiboak eta negatiboak landu zituen eta entzuleei gaiari buruz pentsatzeko eta ondorioztatzeko gonbidapena eman zien.
Steve Paulussenek "participatory journalism" kontzeptua azaldu du kongresuko lehen hitzaldian
