Kongresuko bigarren eguna Elxeko Miguel Hernández unibertsitateko Jose Alberto García Avilés irakaslearekin hasi zen
Hitzaldi dinamikoa erabili zuen García Aviles irakasleak berrikuntzei buruz hitz egiteko. Honetan, hedabide modernoen eraberritzeko beharra azpimarratu zuen García Avilesek eta horretarako, Arthur Szulberger The New York Timeseko zuzendari exekutiboaren aipu bat erabili zuen: “Eraberritzea gure biziraupenerako baldintza bat da. Eta egunkarien biziraupena, gure eboluzionatzeko trebetasunaren menpe dago guztiz”. Hortaz, bere aburuz, eraberritzearen funtsa arazoa aurkitzea eta konponbide berri eta erakargarri bat lortzea da.
Bere hitzetan “eraberritzea arrakastatsua izan behar da, bestela, ez da eraberritzea izango". Gainera, eraberritzeak bi multzotan sailkatu zituen. Batetik, disruptiboak (inprenta edo kasseteak), eta bestetik, gehikuntza eraberritzeak (Apple enpresaren eboluzioa). Hau da, disruptiboak lehen zegoenarekin ez du zerikusirik, berria da, eta gehikuntza eraberritzeak, ordea, produktua garaira amoldatzen denean gertatzen dira.
Geroago, eraberritze garrantzitsu batzuen adibideei buruz hitz egin zuen; hala nola, RTVE Laben Webdocs, El Confidencialen Bots de Cotizalia, Vizzualityren mapa interaktiboak, eta Jot Downen erreportaje luzeak. Lau hauek goraipatu zituen eta baita azaldu ere banan banan. Baina garrantzitsuena izan zen azaldu zuela zergatik egin zuten eta arrazoia da haien erabiltzaileentzat esperimentatzen dutela formato berriekin.
Azkenik, negozio formari buruz ere mintzatu zen Garcia Aviles irakaslea eta horren inguruan, beste lau adibide eman zituen: lehenengo, El Español egunkariaren Crowdfunding-a; bigarren, Eldiario.es egunkariaren bazkide sistema; ondoren, WeblogsSLren branded content-a aipatu zuen eta azkenik, Vis a Vis aldizkariaren iragarki formato inmersiboa. Laurek nahi dutena erabiltzaileetatik eta iragarki formatu berrietatik datozen diru-sarrerak handitzea da Garcia Avilesek azaldu zuen moduan.
Jose Alberto Garcia Avilés: "Eraberritzea gure biziraupenerako baldintza bat da"
