Publikoarekin konektatzerako orduan markak duten garrantziaz hitz egin zuten Xabier Payak, Naroa Jauregizuriak eta Xabier Zabaletak kongresuari amaiera eman zion mahai-inguruan.
Berriketa, Irati Agirreazkuenaga moderatzaileak hasi zuen adituei lehenengo galdera mahigaineratuz: “Zer da zuentzat marka?”. Galdera hori kontuan izanda, aditu bakoitzak marka terminoa definitu zuen bere ikuspuntuaren arabera. Bestalde, bakoitzak landutako proiektu bana azaldu zuten markak komunikazioan izan dezakeen eragina hobeto azaltzeko.
Xabier Payak (Donostia 2016ko zuzendari teknikoa) adierazi zuen marka, kulturaren alorrean behintzat, zuk egiten duzun produktuaren balio ukigai eta ikusiezin guztiak helarazteko daukazun tresna multzoa dela. Horren barruan sartzen dira esaterako tipografia, kalean jartzen dituzun kartelak, logoa... Bestalde, aipatu zuen marka “bakarra” izan behar dela eta batez ere non nahi ulertua. Hori hobeto azaltzeko, adierazi zuen beraiek Donostia 2016 proiektuko logoa Europan aurkeztean izan zuten arazo nagusia. Logo hori ez zegoen kanpoko jendeari zuzenduta, baizik eta bertokoei; izan ere, atzerritarrak ez ziren gai Kontxako hondartza eta haizearen orrazia ezagutzeko.
Bestalde, bigarren, Naroa Jauregizuria (soziologa eta komunikazioan aditua) aipatu zen. Honek, ordea, markaren inguruan beste kontzeptu berri bat azaldu zuen: nazio-marka. Baina zer dira nazio-markak? Zertarako balio dute? Bere aburuz, nazio-markek nazioaren inguruan erreferente batzuk ematen dizkigute eta gero norbera horren arabera kokatzen da. Bestalde, aipatu zuen Euskal Herriak bere balio proposamena nazio marka bezala “txarra” zuela; izan ere, euskaldunak oso txarto saltzen dugu gure burua.
Azkenik, Xabier Zabaletak (Go!azen programako gionista eta produktorea) markaren inguruan azaldu zuen gaur egungo gizartean, non, jendeak egunero informazioa jasotzen duen zaila dela marka bat gogoratzea. Hortaz, marka on bat lortzeko orduan hainbat arazo izatea normala da. Esaterako, aipatu zuen Go!azenen markarekin izan zuten arazo bat. 2008an, programaren izena asmatzen hasi zirenean pentsatu zuten “Go” silaba ondoren harridura-marka bat jartzea interesgarria zela ingelesez “go” hitzak duen esanahiagatik. Hala ere, orain Zabaletak onartzen du “desastre” bat izan zela hartu zuten erabakia; izan ere, jendeak erabiltzailean aurkitzerako orduan ez daki ondo nola idatzi, harridura-marka edo hura gabe.
Markaren inguruan aritu dira kongresuko azken mahai-inguruan
Komunikazioaren arloan markak duen garrantzia eztabaidatu dute Xabier Payak, Naroa Jauregizak eta Xabier Zabaletak

A28, bigarren mahi-ingurua
Partehartzaileak: (ezkerretik eskuinera): Irati Agirreazkuenaga, Xabier Paya, Naroa Jauregizuria eta Xabier Zabaleta
Gaia: markaren sorrera edukien eta imaginario kolektiboen zabalpenerako giltzarri gisa
Ordua:11:45
Audioak
Xabier Paya markaren inguruan:
Naroa Jauregizuria nazio-markaren inguruan:
Xabier Zabaleta azaltzen Go!azen marka sortzean izan zituen akatsak: