top of page

Bigarren egunean, Miguel Ángel García Avilesen hitzaldia eta gero, eguneko lehen mahai-borobila ospatu zen kazetaritza digitalean dagoen lehiakortasuna eta berrikuntzei buruzkoa. Mahia, Terese Mendiguren (moderatzailea) eta sektoreko lau profesionalek osatzen zuten: El Confidencialeko Nacho Carderok, Columna Ceroko Juan Rogelio Montesek, El Diarioko Iñigo Sáenz de Ugartek, eta El Españoleko Laura Sanzek. 

 

Oso dinamikoa izan zen, galdera asko egon baitziren, eta galdera bakoitzari laurek erantzuten zutelako, ikuspuntu ezberdinak lortuz. Landutako gaietako bat Facebook izan zen. Batzuei asko laguntzen diela aitortu zuten, batez ere, Juan Rogelio Montesek, “Columna Cero ez litzateke izango berdina Facebook gabe”. Hala ere, guztiek aitortu zuten Facebook, azkenean, konpetentzia bat dela.

 

Bestetik, argi utzi zuten guztiek ez dela beharrezkoa ordaintzea kalitatezko kazetaritza kontsumitzeko. Aipagarriena, Columna Ceroren adibidea izan zen. Juan Rogeliok azaldu zuen moduan, bere hedabidea market place bat da, Amazon edo Booking bezala. Hori dela eta, webgunean kazetariak erregistratu daitezke eta era librean idatzi, eta kazetari horiek haien artikuluen publizitatearekin irabazten duten diruaren portzentaia txiki bat irabazten du Columna Cerok.

Kazetaritza digitalean dagoen lehiakortasuna eta berrikuntzak azaldu ziren bigarren eguneko mahai-borobilean 

A28, lehen mahi-ingurua
Partehartzaileak (ezkerretik eskuinera): Terese mendiguren, Nacho Cardero, Iñigo Saenz de Ugarte, Juan Rogelio Montes eta Laura Sanz
Gaia: Competitividad e Innovación en Periodismo
Ordua: 10:00
Juan Rogelio (Columna Cero): "ez da beharrezkoa ordaintzea kalitatezko kazetaritza bat lortzeko"

Gure sare sozialak 

  • Facebook - White Circle
  • Instagram - White Circle
  • Twitter - White Circle
  • YouTube - White Circle
bottom of page